Automatihasi

PLC-1200 BAT NOLA KABLEATU

Hemen erakutsiko dizuegu nola kableatu PLC-aren sarrerak, irteerak eta nola elikatu behar den.

Nola elikatu:

PLC-a elikatu behar dugu 230 boltera berarekin edozein gauza egiteko.

120-240VAC atalean, L1 torlojuan fase bat sartzen dugu, N torlojuan neutroa eta bestean lurra kablea.

Sarrerak nola cableatu:

PLC honetan, sarrera digitalak 24 boltera elikatzen dira.

PLCaren elikadura-iturritik 24 bolteak aterako ditugu eta argazkian ikusten den bezala elikatuko ditugu sakagailu guztiak eta sakagailuen irteeretatik erabili nahi ditugun PLCaren sarreretara aterako dira.

Halaber, beharrezkoa da sakagailuen “1m”-a elikatzea elikatze-iturriaren “m”-arekin.

Irteerak nola cableatu:

Irteerak 230 edo 24 bolteko elementuak elikatu ahal ditugu, baina behar dugun bezala kableatuko dugu.

230 boltera elikatzeko “L1” eta “N” torlojuetatik ateratzen dugu tentsioa, kableatzeko “1L” torlojuan sartzen dugu fasea eta elikatu nahi dugun elementua PLC-aren nahi dugun irteerara kableatzen dugu eta beste kablea neutrora eramaten dugu.

24 boltera elikatzeko “L+” eta “M” torlojuetatik ateratzen dugu tentsioa, kableatzeko “1L” torlojuan sartzen dugu “L+”-ko kable bat eta elikatu nahi dugun elementua PLC-aren nahi dugun irteerara kableatzen dugu eta beste kablea “M” torlojura eramaten dugu.