Automatihasi

Nola simulatu programa bat

Hurrengo atalean, eginda dagoen programa bat simulatzen ikasiko dugu. Funtzio hori oso baliagarria izango zaigu PLCrik ez badugu.

Gure kasuan, programa sinple bat simulatuko dugu. Botoi baten bidez bonbilla bat piztuko dugu, eta beste botoi batekin itzali. Gure programak gero eta konplexuagoak izango dira gure ezagutzek aurrera egin ahala.

“Ventana” erlaitzaren azpian, “Simulatu” ikonoa agertuko da. Klik egin beharko diogu, eta hurrengo leihoa agertuko zaigu.

Leiho txiki honetan, karratu gorrian klik egin beharko dugu.

Leiho bat irekiko zaigu, proiektu berri bat sortzeko.

Gure proiektua sortu ondoren, hurrengo leihoa irekiko zaigu. Eskuinean klik egin beharko dugu TABLAS_SIM aplikazioan. Hemen jarri ahal izango ditugu sarrerak eta irteerak, gure programaren funtzionamendua egiaztatzeko.