Automatihasi

SCADAren itxura aldaketa

SACADAren konfigurazioa ikusi ostean honen pertsonalizazioarekin hasiko gara.

Hasteko, argazki berri bat sortu behar dugu, horretarako, HMI_RT_1 karpetaren barruan argazki karpeta aurkitu behar dugu, bertan argazki berria sortu behar dugu eta eskuinean ikusten den laukizuzena atera behar da.

Eskuinean horrrelako menu bat aterzen da bertan erabiliko ditugun elementu gehienak daude.

Oinarrizko objektuetan pantailan marrazteko objektuak ditugu. Hainbat forma egiteko aukera daukagu baita testuak eta argazkiak igotzeko aukera ere.

Elementuen atalean aktibazio eta obserbazio blokeak daude.

ES_Atala: Atal honetan magnitudeak sartu edo ikusi ahalko ditugu. Modu egoki batean erabiltzeko bariable batekin atxikitu beharko dugu.

Botoia: Elementu honi esker Main_OB1ean konfiguratutako bariableak aktibatu ahalko ditugu. “Orokorrean”-ren barruan itxura aldatu daiteke,adibidez arkazki batekin ordezkatuz. Ondoren, “ekitaldi” atalearen barruan bariablearekin atxikitu ahalko dugu; “pultsatzerakoan”, “Bita aktibatu” eta “soltatzerakoan” “Bita desaktibatu” jarriz.

ES_Atal Simbolikoa: Hau ES_Atalaren antz handia dauka baina honetan tesu-zerrenda bat atxikitu ahalko dugu.

ES_Atal Grafikoa: Hemen argazki-grafiko bat jarri dezakegu, baina aurretik hau sortu behar dugu. Sortzeko ezkerrean daukagunkarpeta guztien artean Textu eta argazki zerrenda dena aurkitu behar dugu, bertan gure zerrendak pertsonalizatuko ditugu.

Ordu eta Data Grafikoa eta Erlojua: Grafiko honek ordua eta data irudikatzen ditu

Barra, Gauge Adierazlea eta Deslizadorea: Hauek deposito baten itxura daukate eta bariable baten baloreak irudikatzeko balio dute. Gainera deslizadoreak balio hauek aldatzea ahalbidetzen du.

Etengailua: Elementu honi esker Main_OB1ean konfiguratutako bariableak aktibatu ahalko ditugu. “Orokorrean”-ren barruan bariable atxikitzen da.

Ikur-Liburutegia: Hemen TIA Portaleko aplikazioak proposatutako milaka argazki daude. Gainera karpeta ezberdinetan antolatuta daude errezago aurkitzeko.